Herriak kanpoko desfibrilagailu automatizatu bat badu (DAE). Larrialdi jestuetara prestatuak diren eta ez diren guziek balia dezakete: tresnak ahoz ematen dituen jarraibideak segitzea aski da.
SANOKI ezkerparetaren sartzean dago (ikus argazkia), herriko etxearen parean.
DAE gailua bidetik ikusten da, eta DAE seinaleak badira herriko etxeko/ezkerparetako aparkalekuaren inguru osoan.
Bihotz gelditzea : bizi 1 = 3 jestu
2007ko maiatzaz geroztik, nornahik balia dezake kanpoko desfibrilagailu automatizatua, odol-zirkulazioa gelditzen zaion nornahiri laguntzaren emateko (Medikuak ez diren jendeek kanpoko desfibrilagailu automatizatuen baliatzera prestatzeko 2007ko maiatzaren 4ko 2007-705 dekretua eta 2009ko azaroaren 6ko erabakia).
Zer da kanpoko desfibrilagailu automatizatua (DAE)?
DAE gailuek autonomian funtzionatzen dute eta bihotz erritmoa analizatzen dute. Bihotz taupadak anarkikoak badira (fibrilazioa), kolpe elektriko bat igortzen du, bihotza berriz normal has dadin. Tresna zinez aisita da baliatzen, gailuak ahoz eman jarraibideak segitzea aski da. Bihotz masajearekin eta ahotik ahorakoarekin batean, biktimen bizitzeko xantzak argiki emendatzen ditu.
Zure aitzinean bihotzeko bulta txar bat gertatzen bada... zer egin?
1. Sokorriak deitu, 15 ala 18 zenbakira.
Telefonoa ez moztu, sokorriak bidean dira.
2. Sokorriek telefonoz emanen dizkizuten jarraibideak segi.
Norbaiti galde desfibrilagailu baten bila joateko, ahal bezain laster. (Ikus kokapenak beherean).
3. Desfibrilagailuaren kutxa zabaldu eta tresnak ahoz eman jarraibideak segi.
Erraza da!
4. Biktimaren ondoan egon, sokorriak jin arte
(10 minutu, batez beste).