Besta komitea :

 

Lehendakaria: OTHABURU Aña

Tel: 0643893072

Jarduera: Gertakarien antolatzea

 

Herriaren animatzeko, besta komiteak hainbat gertakari antolatzen ditu urte osoan. Herriko 16 eta 30 urte arteko gaztez osatua da.

 

Besta Berri erlijio gertakari baten inguruko tradiziozko besta da. Ekaineko bigarren igandean, gazteek Napoleonen zaintza irudikatzen duten jantziak ezartzen dituzte eta Besta Berrin parte hartzen dute. Tradizio hori joan den mendetik atxikitzen da, eta besta komiteak ahal guziak egiten ditu iraunarazteko.   

 

 

Urte guziz, herriko bestak uztaileko azken asteburuan iragaten dira, 3 egunez. Herritarrak eta inguruko herrietako jendeak biltzen dira, kirolaren (seiko futbol txapelketa, 30 talderekin), kulturaren (dantza, kantu, ikusgarri...) eta besta-apairuen (550 jende biltzen dituen zikiroa, 250 biltzen dituen aingira-apairua) inguruan. Herritarrendako hirugarren eguna hainbat jardueraren inguruan antolatzen da: oinezko ibilaldia, birla eta mus txapelketak eta bazkari/afariak.

 

Urrian ere, apairu bat antolatzen da, birla eta mus txapelketekin, herritarrentzat.