Sorhaburu etxea

 

Sorhaburu hitzak soroaren buruan erran nahi du. 1249an jada aipatzen zen etxe noble hori XIII. mendeko gaztelu baten oinarrietan eraiki zuten. Egun, XV. eta XVI. mendeetan birlandu bi eraikinek osatzen dute.

 

Etxea aduana gisa eta xahartegi gisa baliatua izan da, baita Nafarroako erresumaren boterearen eskualdeko ordezkaritza irudikatzeko etxe ofizial gisa ere.

 

2005ean, xira arrunt nagusitu zitzaion etxeari, eta Claude eta Eric bi historia zalek salbatu zuten. Beren kuraiari esker, hormak leheneratu ziren, leihoak zabaldu eta dena tailatu pean babestu (ikus behereko argazkiak).

 

2012an, beste talde batek segida hartu zuen: Rosas ahizpek eta Dirk Nellensek. Bruselan bizi izan ondoan, Donoztirin kokatu dira, ostalaritzako eta gertakarien antolakuntzako esperientzia lagun (Havana Club-en ko-kudeatzaile eta jatetxe biologiko baten jabe).

 

Hirukoteak gaztelua arraberritu du, eta 4 xarmako arrotz logela sortu.

 

Hala, entseina berria sortu dute: Les Fous du village.

 

Proposatzen dituzten zerbitzu guziei buruzko informazioen eskuratzeko, ikus beren webgunea: www.chateau-basque.com

 


Doneztebe eliza

 

Donoztiriko parrokia 1320an jada aipatua da, baina iduriz egungo eliza 17. mendean baizik ez zen eraiki; hain segur 17. mendean berreraikia izan zen, ala errotik berritua, erlijio-gerlek eragin suntsiketen ondorioz.

 

Bestalde, mendebaldeko fatxadaren gainean 1692 data idatzia duen atea dago, eta nabeko hormen ondotik eraikia da.

 

Pentsa daiteke, beraz, 17. mende hastapenean berreraiki zutela, 1620 ondotik (huguenot-en menderatzea), 1692an fatxada berritu zutela, ondotik, 18. mendean, kontra duen apezetxea eraiki zutela eta eliza barna antolatu (galeriak, korua), eta azkenik, 19. mendean osatu zutela (koruko hesia).

 

Euskal eliza tradizionalaren adibide ona da: nabe bakarrekoa da, gaina zurez estalia du, maila bikoitzeko galeria du eta koruan altzari hornidura joria du.

 

Ezkila-dorre/frontoi zoragarria du, eta poligono-absidea, XVIII. mendeko erretaula ikusgarria duena. Kalostraren gainaldean, gela bat dago, garaian herriko etxe gisa baliatzen zena. Kalostrako lurrean, disko formako hilarriak daude, egun lauza gisa baliatuak direnak. Halere, lehengo maneran ere atzeman daitezke, hilerrian. Horietako bat XV. mendekoa omen da. Hastapenean eliza hori gibelean duen “Jauregia” etxe noblearen (XIII. mendekoa) kapera zela pentsa daiteke.

 



Bideko gurutzea

 

 

“Bideko gurutzea” ondare sailkatua, ikertua ala aipatua, 14 departamendu-bidearen bazterrean.