Errolda militarra

 

 1999ko urtarrilaren 1az geroztik, 16 urte betetzen dituzten gazte guziek beren izena erroldan sartu behar dute, beren bizitokiari dagokion herriko etxean, hamaseigarren urtebetetzea pasatu eta hiru hilabeteko epean.

Herriko etxeak errolda-ziurtagiri bat emanen die, ezinbestean atxiki beharko dutena.

Alabaina, konkurtso eta azterketa orotan izena emateko galdeginen zaie (CAP, BEP, Baxoa, gida-baimena etab.).

Erroldaren ondorioz, gazte horiek Frantziako Zerbitzu Zentroak antolatzen duen Defentsa eta Herritartasun Egunera deituak izanen dira.

Horrez gain, erroldaren bitartez, 18 urtetan, gazteen izena berez sartuko da hauteskunde zerrendetan.