Adingabeak lurraldetik ateratzeko baimena

 

2016ko urtarrilaren 15az geroztik, adingabeak lurraldetik ateratzeko baimena berriz ezarria izan da.

 

Orain, burasorik gabe atzerrira joaten diren haurrek agiri hauek behar dituzte:

  • adingabearen baliozko nortasun dokumentu bat: nortasun agiria ala pasaportea
  • sinatu duen burasoaren baliozko ala 5 urte baino gutiagoz geroztik baliogabetu nortasun agiri baten fotokopia: nortasun agiriarena ala pasaportearena
  • buraso eskudantzia duen buraso batek sinatu inprimakia

Lurraldetik ateratzeko baimen agiriaren inprimakia (CERFA n°15646*01) service-public.fr webgunean deskargatzen ahal da. Inprimaki berri horrekin, herriko etxeak ez du gehiago esku hartu beharrik.