Larre erretzeak

 

Antzinako eginmolde hori baliagarria da, labakitu ezin diren larreen mantentzeko; baina ontsa antolatu eta kontrolatzekotan.

 

Erreketa zorrozki arautua da eta baimen bereziak behar ditu.

 

2015-2016 denboraldiaz geroztik, erreketa galdeak interneten bidez egiten dira. Alabaina, lursailak erre nahi dituzten jendeak herriko etxera joan behar dira, galdea software berezi batean sarrarazteko. 

 

Baimena lortu eta, erreketa egunean, erreketaren arduradunak Departamenduko Sute eta Sokorri Zerbitzua (SDIS) deitu behar du, 10 orenak aitzin, 05 59 14 61 10 zenbakira.