Apairuak etxerat eramatea

Apairu bat etxean behar duzu ?

  • Bertako ekoizkinekin egin janari tradizionala maite duzu
  • Erretretan zira
  • Elbarritasun egoeran zira
  • Osasun arazo bat duzu
  • Bertzerik? Galde Hazparneko GEHZari

Aurkezpena

  • Janaria zerbitzuak prestatzen du, eta zure etxerat eramaten, hotzik.
  • Ontziak botatzekoak dira. Barnekoa jan arte, ezinbestean hozkailuan atxiki behar dira. Berotu beharrik ez da.
  • Ontzi bakoitzean, jateko azken epea idatzia da.
  • Menu bereziak badira, egoeren arabera: diabetikoendakoa, gatzik gabekoa, xehatua, nahasia...

 

MENUA

 

Eltzekaria

Sartzea

Platera (haragia ala arraina / baratzekaria ala fekuladuna)

Esnekia

Deserta

Banaketa

Lanegun guziz.

Asteburuetako eta besta egunetako apairuak aitzineko egunetan eramaten dira.

Prezioa

9,00 € apairua

Informazioak

Gizarte Ekintzarako Herri Zentroa

MSP Elgar-11 Gaskoina Karrika

64240 Hazparne

Tel. 05 59 70 29 07 - Fax : 05 59 29 18 65

E-posta: ccashasparren@cdg-64.fr

Asteazken arratsaldez salbu