Nortasun agiria eta pasaportea

 

OROIT: 2014ko urtarrilaren 1az geroztik, Frantziako nortasun agirien baliozkotasun iraupena 15 urtekoa da. Neurri hori jende helduei emanak izan zaizkien eta 2014ko urtarrilaren 1ean baliozkoak diren nortasun agiriei ere dagokie (hau da, 2004ko urtarrilaren 2a eta 2013ko abenduaren 31 artean emanei).

 


2017ko martxoaren 15az geroztik, Pirinio Atlantikoetako departamenduan, nortasun agiri galdeak eta pasaporte galdeak galde horien biltzeko gailua duen herriko etxe batean egin behar dira; hau da, KANBOn, HAZPARNEn, DONAPALEUn, BAIONAn...

 

Halaber, nortasun agiria galdea egin herriko etxean emanen zaio galdegin duenari.

Egun horrez geroztik, gailu hori ez duten herriko etxeek ezin dute gehiago galderik onartu.

 

Martxoaren 15a aitzin egin galdeentzat, herriko etxeak agiri horiek emateko eskumena atxikitzen du.


Adindunendako nortasun agiria

Berritzeko :

  • 2 argazki berdin, berriki eginak
  • bizilekuaren frogagiri 1 (ala ostatua ematen duenaren frogagiria + bere nortasun agiria)
  • Aitzineko nortasun agiria
  • Burasoen izen-deiturak, sorterri eta sortegunak
  • 5 urte baino gehiagotik baliogabetuak diren agirientzat, www.service public.fr webgunera joan.

 

Aitzinekoa galdua (ala ebatsia) izan bada, hauek erantsi:

  • Galtze aitorpena (herriko etxean egiten da)
  • 25€ko zerga-zigilua
  • Sortze agiriaren kopia 1 (3 hilabete baino gutiagokoa)

KASU! Galdea egiten duenak berak joan behar du herriko etxera, sinatzeko eta eri marken egiteko.

 

 


Adingabeendako nortasun agiria

Berritzeko ala lehen aldiz galdegiteko:

  • 2 argazki berdin, berriki eginak
  • burasoen bizilekuaren frogagiri 1
  • sortze agiriaren kopia 1 (3 hilabete baino gutiagokoa) (lehen galdeentzat)
  • Inprimakia sinatuko duen legezko ordezkariaren nortasun agiria
  • Burasoak bereiziak badira, dibortzio-agiria

Aitzineko agiria galdua (ala ebatsia) izan bada, hauek erantsi:

  • Sortze-agiriaren kopia 1 (3 hilabete baino gutiagokoa)
  • Galtze aitorpena (herriko etxean egiten da)
  • 25€-ko zerga-zigilua