Besta Berri Sakramentu Sainduaren ohoreko erlijio-besta da. Segidako bi igandez ospatzen da, ekainean.
XIII. mendean hasi zela uste da.
Tradizioaren iraunarazteko, biztanleek desfilea egiten dute, XIX. mendeko Napoleonen armadetako jantzi koloretsuak irudikatzen dituzten jantziz beztiturik.
Zapurrak, danbor nagusiak eta gainerateko soldadu armadunak biltzen dira, gertakariari dagokion musika bereziarekin desfilearen egiteko.
Baina Besta Berriko berezitasun nagusiak kantuak eta dantzak dira, prozesioan eta elizan etengabe hor baitira, gertakariari tonu hain berezia ematen diotela. Ospe eta parte hartzaile anitzekin ala gutiagorekin ospaturik ere, Sakramentu Sainduaren besta Euskal Herriko herri anitzetan ontsa erroturik segitzen duen tradizioa da