Lehendakaria: BERHONDE André
1978an, Arberoako eta Donoztiriko herriko ihizi elkarte onetsiek bat egin zuten, eta bateratze horretatik Biak Bat herriarteko ihizi elkarte onetsia sortu zen.
Elkartearen xedea ihiziaren antolaketa teknikoaren kudeatzea da, eta zerbitzu publikoko misio batzuk ere hartzen ditu beregain; besteak beste:
- Ihizien eta basa faunaren garatzea, laborantza/oihan/ihizi oreka egiazkoa errespetatuz
- Ihizi planoen eta departamenduko ihizi kudeaketaren errespetaraztea
- Lurraldearen zaintzea
- Ihizi zaindarien eta zepo-ihiztarien formatzea, galdeginak zaizkigun eginkizunen gauzatzeko.
Urte guziz, ihiztariek egun bat antolatzen dute Lapitzeta goi-ordokian, eta herritar eta naturaren lagun guziak gomitatzen dituzte parte hartzera