Syndicat Mixte "GARBIKI" / GARBIKI Sindikata
Mail : contact.paysdehasparren@communaute-paysbasque.fr
54, Francis Jammes karrika - 64240 Hazparne
Tel: 05.59.29.16.47
INFORMAZIO GUZIAK: www.garbiki.org
GARBIKI sindikatu mistoa etxe hondakinak (edukiontzi gurpildunak: etxe hondakinak eta edukiontzi horiak; berinarendako zutabeak eta hondakindegiak) kudeatzen dituen Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa da (HELEP).
Kasik bilketa guziak publikoki kudeatuak dira. Berinaren bilketa baizik ez du pribatu batek kudeatzen: SLR, Société Landaise de Récupération enpresak (Clermont (40)).
GARBIKI sindikatua etxe hondakinak balioztatzen dituen BIL TA GARBI sindikatuko kide da.
• 16 herri, 204 eta 6 410 biztanle artekoak: Aiherra, Lekuine, Beskoitze, Hazparne, Heleta, Isturitze, Bastida, Makea, Lekorne, Donoztiri eta Arberoa (Hazparneko Lurraldea elkargoko kideak) eta Armendaritze, Iholdi, Irisarri, Landibarre eta Suhuskune.
• 17 048 biztanle
• Lurralde anitza da, Baionako hirigunearen mugetatik Baxenabarreko muinera zabaltzen dena
2005eko irailaren 1az geroztik, hondakindegi bat bada Heletan (Iholdiko bidean), GARBIKIri dagokion lurraldearen hegoaldeko partearentzat..
IREKITZE ORENAK :
Asteartea: 16:00-19:00
Osteguna: 16:00-19:00
Larunbata: 10:00-12:00 eta 13:00-17:00
Besta egunetan hetsia
Irekitze orenetan, zaindaria deitzen ahal duzu, 06 33 95 23 45 zenbakira.
Mairie de Saint-Esteben
Horaires d'ouverture :
Lundi 08h30 - 12h30 / 13h00 - 17h30
Mardi 08h30 - 12h30 / 13h00 - 16h30
Mercredi 08h30 - 12h30
Les personnes sourdes ou malentendantes souhaitant échanger en langue des signes française (LSF) ou en langage parlé complété (LPC) peuvent cliquer ci-contre.