Lehendakaria: DURRUTY Cécile
     
    Aktibitatea:  Eskola publikoko haurrendako eskola-ateraldien antolatzea.
     
    Eskola publikoa Arberoako eta Donoztiriko eskolak biltzen dituen herri arteko eskola multzo elebidunaren barne da.
     
    Haurrentzat elkarteak eskola publikoko burasoak biltzen ditu. Elkarteari esker, haurrak eskola-ateraldietara joaten ahal dira, eskiatzera adibidez. Eskolako bizi baldintzak hobetzea ere
    ahalbidetzen du. Proiektuen diruztatzeko, elkarteak, urtean zehar, bixkotx salmentak, mus txapelketak eta ganer/sehaska hustea antolatzen ditu, besteak beste.