Donoztiri Arberoako ibarrean dago, eta azken horri zeharkatzen duen errekak ematen dio izena.
Ibarra bi iturri nagusik elikatzen dute: Heletan Eiheraldiak eta Donoztirin Uhaldegaraiak. Arberoa Eltzarruze-Lerdatze-Latxapuru mendigunearen mendebaldeko bazterretik dabil, Arberoan segitzen du, bertan Isturitze, Otsozelaia eta Erberua harpeak dituen Gaztelu mendixka zeharkatzen, Isturitzen berriz ateratzen, Aiherran, Bastidan eta Orreagan segitzen, eta ondotik Iholditik heldu den Lihurirekin bat egiten du Bardozen, Biduzerekin Bidaxunen, eta Aturrirekin Gixunen.
Arberoa Donoztiriko ubide nagusia da, baina Garraldako Erreka ere hor da, herriko mendebaldean, gero Baiguratik (Heleta) heldu den Aranekin nahasten dena.
Herriak 1371 hektareako azalera du.
Puntu gorena Garralda mendia du (465 m), eta puntu apalena 118 m-tan du.
Mairie de Saint-Esteben
Horaires d'ouverture :
Lundi 08h30 - 12h30 / 13h00 - 17h30
Mardi 08h30 - 12h30 / 13h00 - 16h30
Mercredi 08h30 - 12h30
Les personnes sourdes ou malentendantes souhaitant échanger en langue des signes française (LSF) ou en langage parlé complété (LPC) peuvent cliquer ci-contre.